sábado, 18 de febrero de 2017

Jaume Sarramona "Curriculuma" (laburpena)

Curriculuma eta bere oinarriak
  • Lehen oinarria izaera filosofikoa du. Curriculum bakoitzaren atzean ikuspegi antropologiko bat dago eta bere garapena positibismoak irudikatutako gizakiaren ereduak ekarri zuen. Positibismoak prozesuak, ebaluazioa eta metodologia sartzeko beharra aldarrikatu zuen. 
  • Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin erlazionatzen da. Curriculumak bere bidea egiten du kultura, leku eta aldi konkretu batean, eta ondorioz, bitartekari lanak egiten ditu. Gainera, curriculumak gizartearen egiaztapenak agertzeko esparru akademikoa dela esan daiteke.
  • Hirugarren oinarria epistemologikoa da. Eskolako curriculuma esparru eta gai ezberdinetan osatutako jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da. Epistemologiaren ikuspuntua kontuan hartu behar da helburuak eta edkukiak antolatzeko.
  • Laugarren oinarria ezagutza psikologikoan oinarritzen da. Curriculuma osatzeko, ikasle bakoitzaren ezaugarri psikologiak ezagutu behar dira curriculuma errelatita horretara egokitzeko.
  • Bostgarren oinarria pedagogikoa da. Curriculumaren oinarri pedagokiakoak hainbat galderei erantzun behar dio: zer ikasi, zelan ikasi, noiz antolatu prozesu didaktikoak eta non egin. Gainera, honi guztiari ebaluazioa erantsi eta baliabideak aukeratu behar dira. 

Espainiako ereduak: curriculumaren mailak

Espainiako eredua irekia da eta curriculumaren lehenengo maila oinarrizko curriculum diseinua (OCD) deitzen da. Autonomia erkidegoetako hezkuntza arloko administrazioek osatzen dute Misterioak egindako OCDa. OCDren arabera, derrigorrean bete behar da helburuak eta edukiak antolatzeko proposamen epistemologiko bat.

Curriculumaren bigarren maila zehaztea ikastetxeen erantzukizuna da. Langintza hori izendatzeko ikastetxearen ikasketa proiektua (IIP) erabiltzen da, eta proiektu hori ikastetxearen hezkuntza proiektua (IHP) delakoaren barruan sartzen da.  Curriculumaren garapenena, helburuak eta edukiak ikastetxearen errealitatera egokitzeaz gain, estrategia metodologikoak ere funtsezkoak dira. Bestalde, ebaluazioa nabarmentzeko beharra dago.
Amiatzeko, ikasgelaren maila aipatu behar da. Ministerioak ikasgelaren programazioa deitu dio horri eta programazio horiek curriculuma zehazteko hirugarren mailan agertzen dira. Denboralizazioak, eskola orduak, ikasgaien ordutegiak eta ikasteko denbora modlatu beharreko curriculuma.


Curriculumaren diseinua

Helburuak
Helburuak dira hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak. Hezkuntzari lotutako                 helburu filosofiko eta sozialak jasotzen dituzten jomugetatik dira helburu pedagogikoak                       eta helburu horiek pedagogia ezarri behar ditu. Helburuak prozesuaren barnean daude eta                     prozesuaren amaieran baino ez dira zehazten; mementoren batean azaleratu egin behar dira zer           lortu nahi den jakiteko.

Edukiak 
Curriculumaren edukiei buruzko ikuspegi nagusia: "jakintzen edo kultur formen multzoa                     izendatzen dute, ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa               delako ikasleen garapen eta sozializaziorako". 
"Zer irakatsi" galderari erantzuten diote. Curriculumaren edukiak hautatzen den diseinuaren             araberakoak dira eta "barneratzeko"fasean curriculumaren helburuak izatera pasa dira. 
OCPek multzoka aurkezten ditu edukiak. Edukiak egituratzeko, berriz, curriculuma arloka eta           gaika antolatzen da.

Metodologia
Mtedologiaren estrategiak disenaitzeko, irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezarri             behar dira, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen. Jardueretan, ikaslea subjetu aktibotzat               hartu behar da eta ikakuntza sendo eta esanguratsuetan, ikaslea izango da nagusia prozesuan.

Baliabide didaktikoak
Edukiak eta jarduerak eramateko tresnak erabilidko dira eta hauek ekonomiaren arabera                       erosiko dira. Baliabide didaktikoak irakasleen prestakuntzaren araberakoak dira. Baliabide                   hauek modernizatzeko eta sustatzeko beharra dago. Baliabideak motibazioa pizten dute eta                 denboraldi baterako izaten da funtzio hori.

Ebaluazioa
Planifikatzeko eta curriculumaren aplikazioaren erabakiak hartzeko behar dugun                                 informaziorako erabiltzen da ebaluzioa. Ebaluazioaren hiru urrats kontuan hartu behar dira:               hasteko, prozesuen eta emaitzen ebaluazioa. 

Ezkutuko curriculuma

Eskolaren eraginpetik kanpo gertatzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da. Balore sozialekin eta ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da. Ideologia hori portaera auaren bidez azaleratzen da, baita material didaktiko eta zenbait jarduera eta ebaluazio sistemaren bidez. 










No hay comentarios:

Publicar un comentario