Orain dela urte batzuk Lehen Hezkuntza amaitu nuen, ezin ahantzizko garai oso garrantzitsu bat niretzat. Garai hau gogoratzen dudan bakoitzean, hainbat objektu burura datozkit. Objektu hauek momentu edo pertsona batzuekin erlazionatzen ditut eta askotan, garai hartara bueltatzea baimentzen nau.
Ikus dezakegunez, egurrezko erregla sinple bat da; alabaina, niretzat erregla bat baino gehiago irudikatzen du. Egurrezko erregela hainbat oroitzapen ekartzen dit eta beti pertsona konkretu batekin erlazionatzen dut, Ana izeneko Lehen Hezkuntzako irakaslea. Klaseari isilik egotea eskatzen zion bakoitzean, erregela hartu eta mahai gainean kolpeak ematen zizkion. Nire ustez hau ez da isiltasuna eskatzeko metodorik onena, horregatik nik ez nuke hau egingo nire ikasleei. Isiltasuna eskatzeko beste era eraginkorragoak daude.
Beste argazki hau nire oroitzapenetan dabil ere bai. Lenguaiako irakaslea beti zirriborro batekin idaztea eskatzen zigun testuak zuzentasunez egiteko, bihurritu gabe. Egia esan, asko lagundu zidan DBHrako, dakigunez, urte hauetan aurkezpena kontuan hartzen dute. Horregatik, irakaslea izatean metodo hau erabiliko dut, ikasleei zuzentasunez idazteko lagun diezaiokela uste dut benetan. Txikitatik lantzen badute, gero errazago irudituko zaie eta zirriborrorik ez egiteko gai ikusiko dira.
Hirugarren argazkia nire eskolako uniformea da, bi urtetik hamasei urtera arte eraman nuen soinekoa. Oroitzapen askok ekartzen dizkit, hamalau urte pasa nituen soineko honekin jantzita. Garai hartan ia klaseko guztiok gorrotatzen genuen uniformea eramatea nahiko itsusia eta deserosoa iruditzen zigulako. Neguan, neskak hotz handia pasatzen genuen, gainera zikintzen baldin bazen eta garbitzeko denborarik ez bagenuen, zikinduta eramaten zen. Urteak pasa ondoren konturatu naiz asmaketarik onena izan zela gauza asko errazten zuelako. Lehenik eta behin, ez nuen arropaz hainbeste pentsatu behar. Gaur egun garrantzi handia ematen zaio kontu honi eta askotan estresatzen gara arropa errepikatzean edo zer ipintzen ez dakigunean.
Bestalde, ikasle guztien arteko berdintasuna bermatzeko asmakuntza ona da. Guztiok berdin jantzita joaten ginen eta desberdintasunak ez ziren islatzen. Horregatik, nik eskola batean landuko banu, uniformea ipintzea proposatuko nuke.
Laugarren argazkian nire jantokiko amantala ikus daiteke. Asmakizun oso eraginkorra da uniformea edo bestelako jantzirik ez zikintzeko. Jantokiaren janari bat gustatzen ez zitzaidanean, adibidez arraina, amantalaren poltsikoan gordetzen nuen mahai-zapi batekin inguratuta. Hau egin ondoren, imajinatuko dugunez, amantala usain nahiko txarra hartzen zuen. Oroitzapen politak burura datozkit, jantokiaren garaia oso barregarria izan baitzen. Jan eta gero, jolastokira joaten ginen jolastera eta amantalarekin ere jolasten genuen. Udan, bero asko egiten zuenean, gerrian ipintzen genuen korapilo bat eginez.
Nire uste apalean, amantala eskolan eraman behar den ezinbesteko jantzia da. Umeei margoekin jolastea eta lurzoruan egotea gustatzen zaie eta ezin diegu hau egiten debekatu.
Honako irudia marrazketaren klaseak gogora ekartzen dit. Irakaslea ikasle guztioi astean behin abestiak ekartzea proposatu zigun, marrazketaren klaseak dibertigarriagoak egiteko. Marrazketak gogo handiekin egiten nituen musika entzunez gero, musika esnatzen zidan eta. Marrazketa klaseak ia ume guztientzat dibertigarriak izan arren, oso lasaiak eta monotonoak iruditzen zaizkit. Bakoitzak bere lanean dabil, hau da, bere marrazketan konzentratzen da eta isiltasun handia nabaritzen da klase osoan. Horregatik irakasleak egin nahi izan zuena zen klaseak aktiboagoak bihurtzea, inork ez lo ez egiteko.
Nire uste apalean, teknika edo metodo hau oso lagungarria da umeen interesa pizteko. Nolanahi ere, metodo hau soilik marrazketaren klasean erabiliko nuen, hau da, edukiak irakatsi behar ez diren klaseetan.
Seigarren argazkian erosteko agindu zizkiguten boligrafoak ikus daiteke. Boligrafo hauek idazten genuena ezabatzea baimentzen ziguten, horregatik marka eta diseinu honetakoak erostea agindu ziguten. Gomatxo txiki batekin zetozenez, ez zuten denbora asko irauten. Nolanahi ere, edozein goma balio zuen nahi genuen hitza edo esaldia ezabatzeko. Boligrafo hauek soilik lehen urteetan erabili genituen, bostgarren edo seigarren mailara heltzean debekatu egin zizkiguten.
Umeak boligrafoekin idazten hasteko aukera ona iruditzen zait, oraindik ez dakitelako txukuntasunez idazten eta kuadernoen aurkezpenan zuzentasuna islatu behar dutelako. Ondorioz, irakasle bezala berdin egingo nuke, hau da, ezabatzen uzten digun boligrafoa erabiltzea eskatuko nien nire ikasleei.
Hurrengo argazkia ohar-taula bat da, han ohar, arau eta iragarki guztiak kokatzen joaten ginen. Egindako lan onenak edo aproposenak ere zintzilikatzen genituen, baita esanguratsua izan zitekeen zerbait ere. Irakasleak behin eta berriz errepikatzen zigun hara begiratzea klaseko arauak zeintzuk ziren jakiteko. Nahiko ordenatuta eta apainduta zegoela gogora dezaket, irakasleak arduratzen zen honetaz. Nire ustez klase guztietan egon behar den tresna da, oso mesedegarria izan daiteke ikasleentzat, haiei orientatzeko balio baitu.
Zortzigarren argazkia peto berde sinple bat dela dirudi, baina hori baino gehiago irudikatzen du jantzi honek. Nire eskolan "Agenda 21" deitutako plangintza bat egiten zen, aste bakoitzean klaseko bati tokatzen zion peto berde hau eramatea jolastokira eta inork ez plastikorik edo janaririk lurzorura ez botatzea arduratu behar zen. Gainera, ostiraleetan, petoa eramaten zuten beste klaseko kideekin joan behar zuen zaborra botatzera. Klase guztietan biriziklatu behartuta zegoen, "Agenda 21" izendatutako plangintzaren funtzioa zen eta.
Plangintza hau nahitaezkoa dela esango nuke, umeei txikitatik ingurumenaren arazoez hitz egin behar zaie eta hauek saihesteko edo ebazteko konponbideak bilatu behar dira. Modu honetan, umeak nola biriziklatzen ikasten dute eta gai honek merezi duen garrantzia emango diote.
Bederetzigarren argazkia musika ikasgaiaren txirula da. Txirula asko gogoko nuen tresna bihurtu zen, gainera nahiko ondo jotzen nuela esan dezaket. Jantokiaren ondoren jolastiokira praktikatzera joaten ginela gogoratzen dut. Nolanahi ere, oso urduri jartzen nintzela esan behar dut, batez ere "do" nota jo behar nuenean eta ailegatzen ez nuenean. Nota hori jotzea beti kostatu zaidan arren, besteekin ez nuen tonua galtzen. Nire ustez, txirula
mesedegarria izan daitekeen tresna polita da, horrela umeak musikaren trebakuntza ikusten saia daitezke, gainera oso entretenigarria da.
Azkenik, jolastokiaren kanpaiaren irudia. Jolastokia amaitzen zen bakoitzean, zuzendariak kanpaia jotzen zuen eta ikasle guztiak beren ilaretara joaten ziren. Era honetan, ikasle guztien ordena mantentzea lortzen zen. Hala ere, beti zegoen edonor kanpaiari kasurik egiten ez ziona eta jolasten jarraitzen zuena. Nire ustez, ikasleei jolastokia amaitu dela adierazteko modu eraginkorra da, nahiago dut kanpaia baten bitartez adieraztea txirrina batekin egin baino. Txirrinak fabriketan erabiltzen dira eta eskolak ezin du irudi berbera hartu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario