jueves, 23 de febrero de 2017

TXANTILOIA_ZEHAZTAPEN_MAILAK


MAILAK/EZAUGARRIAK
1. MAILA
2. MAILA
3. MAILA
4. MAILA
DOKUMENTUA
Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD)
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (ICP)
Gelako programa (programa, unitate didaktikoa)
Banakako Egokitzapen Curricularra
DEFINIZIOA
Marko orokorra da non deskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategiei buruz.
Irakasle taldeak ezarritako ekintzak testuinguruan egokituta. Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontuan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak.
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoan “”””
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena, ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke.
IZAERA
Derrigorrezkoa
Hautazkoa
Ez derrigorrezkoa (planifikazioa)
Hautazkoa
ARDURADUNA
EGILEA
Gobernua
Ikastetxea
Hezitzaileak
Irakaslea (tutorea)
BALDINTZATZAILEAK
LOMCE (legea)
Heziberri
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (ICP)
Gelako programa eta gizabanakoaren helburuak
OSAGARRIAK
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Helburuak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Helburuak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
 Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Helburuak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
Ikasi eta ebaluatu:
Zer? Nola? Zertarako? Noiz?
-Edukiak
-Helburuak
-Konpetentziak
-Ebaluazioak
ADIBIDEA
Link-a itsatsi
(Heziberri)
www.alderdeunaikastola.eus

sábado, 18 de febrero de 2017

Jaume Sarramona "Curriculuma" (laburpena)

Curriculuma eta bere oinarriak
  • Lehen oinarria izaera filosofikoa du. Curriculum bakoitzaren atzean ikuspegi antropologiko bat dago eta bere garapena positibismoak irudikatutako gizakiaren ereduak ekarri zuen. Positibismoak prozesuak, ebaluazioa eta metodologia sartzeko beharra aldarrikatu zuen. 
  • Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin erlazionatzen da. Curriculumak bere bidea egiten du kultura, leku eta aldi konkretu batean, eta ondorioz, bitartekari lanak egiten ditu. Gainera, curriculumak gizartearen egiaztapenak agertzeko esparru akademikoa dela esan daiteke.
  • Hirugarren oinarria epistemologikoa da. Eskolako curriculuma esparru eta gai ezberdinetan osatutako jakintza zientifikoetan ere oinarritzen da. Epistemologiaren ikuspuntua kontuan hartu behar da helburuak eta edkukiak antolatzeko.
  • Laugarren oinarria ezagutza psikologikoan oinarritzen da. Curriculuma osatzeko, ikasle bakoitzaren ezaugarri psikologiak ezagutu behar dira curriculuma errelatita horretara egokitzeko.
  • Bostgarren oinarria pedagogikoa da. Curriculumaren oinarri pedagokiakoak hainbat galderei erantzun behar dio: zer ikasi, zelan ikasi, noiz antolatu prozesu didaktikoak eta non egin. Gainera, honi guztiari ebaluazioa erantsi eta baliabideak aukeratu behar dira. 

Espainiako ereduak: curriculumaren mailak

Espainiako eredua irekia da eta curriculumaren lehenengo maila oinarrizko curriculum diseinua (OCD) deitzen da. Autonomia erkidegoetako hezkuntza arloko administrazioek osatzen dute Misterioak egindako OCDa. OCDren arabera, derrigorrean bete behar da helburuak eta edukiak antolatzeko proposamen epistemologiko bat.

Curriculumaren bigarren maila zehaztea ikastetxeen erantzukizuna da. Langintza hori izendatzeko ikastetxearen ikasketa proiektua (IIP) erabiltzen da, eta proiektu hori ikastetxearen hezkuntza proiektua (IHP) delakoaren barruan sartzen da.  Curriculumaren garapenena, helburuak eta edukiak ikastetxearen errealitatera egokitzeaz gain, estrategia metodologikoak ere funtsezkoak dira. Bestalde, ebaluazioa nabarmentzeko beharra dago.
Amiatzeko, ikasgelaren maila aipatu behar da. Ministerioak ikasgelaren programazioa deitu dio horri eta programazio horiek curriculuma zehazteko hirugarren mailan agertzen dira. Denboralizazioak, eskola orduak, ikasgaien ordutegiak eta ikasteko denbora modlatu beharreko curriculuma.


Curriculumaren diseinua

Helburuak
Helburuak dira hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak. Hezkuntzari lotutako                 helburu filosofiko eta sozialak jasotzen dituzten jomugetatik dira helburu pedagogikoak                       eta helburu horiek pedagogia ezarri behar ditu. Helburuak prozesuaren barnean daude eta                     prozesuaren amaieran baino ez dira zehazten; mementoren batean azaleratu egin behar dira zer           lortu nahi den jakiteko.

Edukiak 
Curriculumaren edukiei buruzko ikuspegi nagusia: "jakintzen edo kultur formen multzoa                     izendatzen dute, ikasleek multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa               delako ikasleen garapen eta sozializaziorako". 
"Zer irakatsi" galderari erantzuten diote. Curriculumaren edukiak hautatzen den diseinuaren             araberakoak dira eta "barneratzeko"fasean curriculumaren helburuak izatera pasa dira. 
OCPek multzoka aurkezten ditu edukiak. Edukiak egituratzeko, berriz, curriculuma arloka eta           gaika antolatzen da.

Metodologia
Mtedologiaren estrategiak disenaitzeko, irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezarri             behar dira, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen. Jardueretan, ikaslea subjetu aktibotzat               hartu behar da eta ikakuntza sendo eta esanguratsuetan, ikaslea izango da nagusia prozesuan.

Baliabide didaktikoak
Edukiak eta jarduerak eramateko tresnak erabilidko dira eta hauek ekonomiaren arabera                       erosiko dira. Baliabide didaktikoak irakasleen prestakuntzaren araberakoak dira. Baliabide                   hauek modernizatzeko eta sustatzeko beharra dago. Baliabideak motibazioa pizten dute eta                 denboraldi baterako izaten da funtzio hori.

Ebaluazioa
Planifikatzeko eta curriculumaren aplikazioaren erabakiak hartzeko behar dugun                                 informaziorako erabiltzen da ebaluzioa. Ebaluazioaren hiru urrats kontuan hartu behar dira:               hasteko, prozesuen eta emaitzen ebaluazioa. 

Ezkutuko curriculuma

Eskolaren eraginpetik kanpo gertatzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa izendatzeko erabiltzen da. Balore sozialekin eta ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da. Ideologia hori portaera auaren bidez azaleratzen da, baita material didaktiko eta zenbait jarduera eta ebaluazio sistemaren bidez. 










domingo, 12 de febrero de 2017

Konpetentziak


2017ko otsailaren 10an bideo batzuk ikusi genituen klasean José Moyak hitz egindako konpetentziei buruz.

Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin. 
José Moyaren ustez, egoera edo testuinguru konkretu batean baliabide guztiak erabiltzeko era da konpententzia.


• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
José Moraren iritziz honako hauek dira: konpetenziak, gaitasunak, portaerak eta jokabideak. Jokabidea behatu daitekeen guztia da, hau da, hautemangarri dena. Portaerak, berriz, ezin dira hauteman. Lau ikaskuntza mota hauek ezberdinak direnez, ezin dira murriztu, laurak balio garrantzitsua dute hezkuntza sisteman.


• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Ikasle guztiei laguntza eman behar zaiela, hezkuntza bat jasotzera behartu diegu eta bidegabekoa izango litzateke laguntzarik ez eskaintzea. Gauzak aldatzeko estrategia berriak bilatu behar dira, baina hobetzera bermatzen dizkiguten estrategiak.


 • Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko. 
Jose Moyak konpetenzien ebaluazioa eman ahal izateko ebaluatzeko irizpideak egon behar direla aipatzen du. Konpetentziak ebaluatu daitezke baina informazio utirri egokiak eta ebaluatzeko irizpideak egotea beharrezkoa da.


martes, 7 de febrero de 2017

Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma



Heziberri Euskal Hekuntza sistema planifikatzen eta hobetzen duen marko pedagogikoa da.


IKASI


ZER? → EDUKIAK (bi ziklotan banatuta daude)

  • Lehen Hezkuntzako 1. zikloa
  • Lehen hezkuntzako 2. zikloa

ZERTARAKO? → HELBURUAK//KONPETENZIAK

Konpetenziak bi zatitan banatzen dira: zeharkakoak eta diziplina barnekoak.
  • Zehar-konpetenziak: bizitzako esparru eta egoera guztietan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– arazoegoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira.
         -Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
         -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia
         -Elkarbizitzarako konpetentzia
         -Izaten ikasteko konpetentzia
         -Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia 
  • Diziplina barneko konpetentziak: bizitzako esparru eta egoeretan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira.
         -Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
         -Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia (118.or.)
         -Matematikarako konpetentzia (136. or.)
         -Zientziarako konpetentzia (190. or.)
         -Konpetenzia sozial eta zibikoa (208. or.)
         -Arterako konpetentzia (251. or.)
         -Konpetentzia motorra (268. or.)


NOIZ? → ETAPA//ZIKLO (2)

NORK? → METODOLOGIAK (112. or.)

Ikaskuntza-prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia da metodologia. 

-Konduktibismo
-Kognitibismo
-Konsuktibismo: ezagutza ez da kanpoko objektuen harrera pasiboaren emaitza, eta bai        subjektuaren jardunaren fruitua.


EBALUATU

NOIZ? (114. or)

→ HASIERAKOA//DIAGNOSTIKOA 

Hasierako ebaluazioaren edo diagnostikoaren helburu nagusia da jakitea ikaslea zer egoeratan dagoen eta gai baten inguruan zenbat dakien jakitea.

→ HEZIGARRIA

Prozesuaren ebaluazioaren edo ebaluazio hezigarriaren helburua da ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapenari eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea, edukiak eskuratu dituen eta haiek egoera jakinetan erabiltzen dakien jakiteko.

 → BUTUTZAILEA//AMAIERAKOA 

Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea egitean, kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari; hala, estandarizatutako eta arauz ezarritako eskalaren arabera kodetuta adierazten da kalifikazio hori. Hortaz, egiaztatzeko eta, batzuetan, ziurtatzeko izaera du, eta objektiboa izan behar du.



NOLA? (115. or.)



→ EBALUAZIO AUTENTIKOA



Ikuspegiarekin lotzen da –bizitzako egoera konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu ebaluazioaren ikuspegi horrek.


→ AZTERKETARIK EZ, BIZITZAKO EGOERAK


→ TESTUINGURUAN ERROTUTAKO IKASKUNTZA:



Ikasitakoak lotzeko eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak eman nahi dizkie ikasleei ebaluazio modu horrek–.










miércoles, 1 de febrero de 2017

Eskola bizipenak


Orain dela urte batzuk Lehen Hezkuntza amaitu nuen, ezin ahantzizko garai oso garrantzitsu bat niretzat. Garai hau gogoratzen dudan bakoitzean, hainbat objektu burura datozkit. Objektu hauek momentu edo pertsona batzuekin erlazionatzen ditut eta askotan, garai hartara bueltatzea baimentzen nau. 




Ikus dezakegunez, egurrezko erregla sinple bat da; alabaina, niretzat erregla bat baino gehiago irudikatzen du. Egurrezko erregela hainbat oroitzapen ekartzen dit eta beti  pertsona konkretu batekin erlazionatzen dut, Ana izeneko Lehen Hezkuntzako  irakaslea. Klaseari isilik egotea eskatzen zion bakoitzean, erregela hartu eta mahai gainean kolpeak ematen zizkion. Nire ustez hau ez da isiltasuna eskatzeko metodorik onena, horregatik nik ez nuke hau egingo nire ikasleei. Isiltasuna eskatzeko beste era eraginkorragoak daude.



Beste argazki hau nire oroitzapenetan dabil ere bai. Lenguaiako irakaslea beti zirriborro batekin idaztea eskatzen zigun testuak zuzentasunez egiteko, bihurritu gabe. Egia esan, asko lagundu zidan DBHrako, dakigunez, urte hauetan aurkezpena kontuan hartzen dute. Horregatik, irakaslea izatean metodo hau erabiliko dut, ikasleei zuzentasunez idazteko lagun diezaiokela uste dut benetan. Txikitatik lantzen badute, gero errazago irudituko zaie eta zirriborrorik ez egiteko gai ikusiko dira.




Hirugarren argazkia nire eskolako uniformea da, bi urtetik hamasei urtera arte eraman nuen soinekoa. Oroitzapen askok ekartzen dizkit, hamalau urte pasa nituen soineko honekin jantzita. Garai hartan ia klaseko guztiok gorrotatzen genuen uniformea eramatea nahiko itsusia eta deserosoa iruditzen zigulako. Neguan, neskak hotz handia pasatzen genuen, gainera zikintzen baldin bazen eta garbitzeko denborarik ez bagenuen, zikinduta eramaten zen. Urteak pasa ondoren konturatu naiz asmaketarik onena izan zela gauza asko errazten zuelako. Lehenik eta behin, ez nuen arropaz hainbeste pentsatu behar. Gaur egun garrantzi handia ematen zaio kontu honi eta askotan estresatzen gara arropa errepikatzean edo zer ipintzen ez dakigunean.
Bestalde, ikasle guztien arteko berdintasuna bermatzeko asmakuntza ona da. Guztiok berdin jantzita joaten ginen eta desberdintasunak ez ziren islatzen. Horregatik, nik eskola batean landuko banu, uniformea ipintzea proposatuko nuke.





Laugarren argazkian nire jantokiko amantala ikus daiteke. Asmakizun oso eraginkorra da uniformea edo bestelako jantzirik ez zikintzeko. Jantokiaren janari bat gustatzen ez zitzaidanean, adibidez arraina, amantalaren poltsikoan gordetzen nuen mahai-zapi batekin inguratuta. Hau egin ondoren, imajinatuko dugunez, amantala usain nahiko txarra hartzen zuen. Oroitzapen politak burura datozkit, jantokiaren garaia oso barregarria izan baitzen. Jan eta gero, jolastokira joaten ginen jolastera eta amantalarekin ere jolasten genuen. Udan, bero asko egiten zuenean, gerrian ipintzen genuen korapilo bat eginez.
Nire uste apalean, amantala eskolan eraman behar den ezinbesteko jantzia da. Umeei margoekin jolastea eta lurzoruan egotea gustatzen zaie eta ezin diegu hau egiten debekatu.




Honako irudia marrazketaren klaseak gogora ekartzen dit. Irakaslea ikasle guztioi astean behin abestiak ekartzea proposatu zigun, marrazketaren klaseak dibertigarriagoak egiteko. Marrazketak gogo handiekin egiten nituen musika entzunez gero, musika esnatzen zidan eta. Marrazketa klaseak ia ume guztientzat dibertigarriak izan arren,  oso lasaiak eta monotonoak iruditzen zaizkit. Bakoitzak bere lanean dabil, hau da, bere marrazketan konzentratzen da eta isiltasun handia nabaritzen da klase osoan. Horregatik irakasleak egin nahi izan zuena zen klaseak aktiboagoak bihurtzea, inork ez lo ez egiteko.
Nire uste apalean, teknika edo metodo hau oso lagungarria da umeen interesa pizteko. Nolanahi ere, metodo hau soilik marrazketaren klasean erabiliko nuen, hau da, edukiak irakatsi behar ez diren klaseetan.




Seigarren argazkian erosteko agindu zizkiguten boligrafoak ikus daiteke. Boligrafo hauek idazten genuena ezabatzea baimentzen ziguten, horregatik marka eta diseinu honetakoak erostea agindu ziguten. Gomatxo txiki batekin zetozenez, ez zuten denbora asko irauten. Nolanahi ere, edozein goma balio zuen nahi genuen hitza edo esaldia ezabatzeko. Boligrafo hauek soilik lehen urteetan erabili genituen, bostgarren edo seigarren mailara heltzean debekatu egin zizkiguten.
Umeak boligrafoekin idazten hasteko aukera ona iruditzen zait, oraindik ez dakitelako txukuntasunez idazten eta kuadernoen aurkezpenan zuzentasuna islatu behar dutelako. Ondorioz, irakasle bezala berdin egingo nuke, hau da, ezabatzen uzten digun boligrafoa erabiltzea eskatuko nien nire ikasleei.





Hurrengo argazkia ohar-taula bat da, han ohar, arau eta iragarki guztiak kokatzen joaten ginen. Egindako lan onenak edo aproposenak ere zintzilikatzen genituen, baita esanguratsua izan zitekeen zerbait ere. Irakasleak behin eta berriz errepikatzen zigun hara begiratzea klaseko arauak zeintzuk ziren jakiteko. Nahiko ordenatuta eta apainduta zegoela gogora dezaket, irakasleak arduratzen zen honetaz. Nire ustez klase guztietan egon behar den tresna da, oso mesedegarria izan daiteke ikasleentzat, haiei orientatzeko balio baitu.





Zortzigarren argazkia peto berde sinple bat dela dirudi, baina hori baino gehiago irudikatzen du jantzi honek. Nire eskolan "Agenda 21" deitutako plangintza bat egiten zen, aste bakoitzean klaseko bati tokatzen zion peto berde hau eramatea jolastokira eta inork ez plastikorik edo janaririk lurzorura ez botatzea arduratu behar zen. Gainera, ostiraleetan, petoa eramaten zuten beste klaseko kideekin joan behar zuen zaborra botatzera. Klase guztietan biriziklatu behartuta zegoen, "Agenda 21" izendatutako plangintzaren funtzioa zen eta.
Plangintza hau nahitaezkoa dela esango nuke, umeei txikitatik ingurumenaren arazoez hitz egin behar zaie eta hauek saihesteko edo ebazteko konponbideak bilatu behar dira. Modu honetan, umeak nola biriziklatzen ikasten dute eta gai honek merezi duen garrantzia emango diote.




Bederetzigarren argazkia musika ikasgaiaren txirula da. Txirula asko gogoko nuen tresna bihurtu zen, gainera nahiko ondo jotzen nuela esan dezaket. Jantokiaren ondoren jolastiokira praktikatzera joaten ginela gogoratzen dut. Nolanahi ere, oso urduri jartzen nintzela esan behar dut, batez ere "do" nota jo behar nuenean eta ailegatzen ez nuenean. Nota hori jotzea beti kostatu zaidan arren, besteekin ez nuen tonua galtzen. Nire ustez, txirula

mesedegarria izan daitekeen tresna polita da, horrela umeak musikaren trebakuntza ikusten saia daitezke, gainera oso entretenigarria da.





Azkenik, jolastokiaren kanpaiaren irudia. Jolastokia amaitzen zen bakoitzean, zuzendariak kanpaia jotzen zuen eta ikasle guztiak beren ilaretara joaten ziren. Era honetan, ikasle guztien ordena mantentzea lortzen zen. Hala ere, beti zegoen edonor kanpaiari kasurik egiten ez ziona eta jolasten jarraitzen zuena. Nire ustez, ikasleei jolastokia amaitu dela adierazteko modu eraginkorra da, nahiago dut kanpaia baten bitartez adieraztea txirrina batekin egin baino. Txirrinak fabriketan erabiltzen dira eta eskolak ezin du irudi berbera hartu.